OSASUNA. Transgenikoak seguruak al dira?

2010eko irailaren 21a
00:00
Entzun
Gauzak hasieratik argi uzteko, «ezaugarri berriak lortzearren kanpoko geneak erantsiz eraldatutako organismo biziei» esaten zaie transgeniko. Ez dira azken orduko kontua, aurreneko landare transgenikoa 1983an sortu edo ekoitzi baitzen, eta hamar urteren buruan hasi zen eskala handiko transgenikoen produkzioa. Gure artera 1998an iritsi ziren, baina gaur egun Europan kontsumitzen diren transgenikoen % 80 hemen landatzen dira.

Produkzioan, banaketan, eta gainerako sektoreetan legeriak ezarritako baldintzak betetzea izango litzateke aurreneko eskakizuna. Ez da ahaztu behar bere osagaien % 0,9tik gora transgenikoak dituzten janari-edarietan etiketan horren berri emateko obligazioa dagoela gaur egun. Gutxieneko baldintza horiek betez gero, eta kontuan hartuz transgenikoak, beren jatorrian bertan, onura edo mesedea ekarriko duen ezaugarri bat (adibidez, izurriteei aurre egingo dien arto-barietate bat) lortzeko genetikoki eraldatuak izandako organismoak direla, ez legoke aparteko errezelorik elikagai transgenikoak kontsumitzeko.J. AGIRRE
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.