Mendi eder baten magalean, baserri batean, familia bat bizi zen aspaldian. Mendiaren beste aldea kareharrizkoa zen. Behin, amak errieta egin zion 7 urteko haurrari, bihurrikeria baten ondoren. Umea baserritik atera zen oihuka: «Gorroto dut neure burua, gorroto dut neure burua». Mendiak hitzak itzuli zizkion: «Gorroto dut, gorroto dut...». Haurra beldurturik etxera itzuli, eta hala esan zion amari: «Ama gorroto nauen gizon bat dago mendian».
Ama berehala ohartu zen gertatutakoaz. Umea eskutik helduta kanpora atera eta oihukatu egin zuen: «Maitatzen dut neure burua». Eta mendiak oihartzuna itzuli zion. Amak hala esan zion umeari: «Mendian ez da gizonik, baina bizitzan askotan gertatuko zaizu zuk emandakoa horixe bera jasoko duzula gero. Maitasuna ematen baduzu, maitasuna jasoko duzu; gorrotoa ematen baduzu, gorrotoa. Eskatu aurretik eman beti. Batzuetan ez duzu jasoko esperotakoa, baina bai gehienetan».
Nik ere oihartzuna entzuten dut batzuetan, eta entzundakoa gustuko ez dudanean, hausnartu egiten dut: «Zergatik dauka iritzi ezkor hori nitaz?». Horrela, ohartzen naiz lehenik zer eman diot nik pertsona horri. Besteengandik mendiaren oihartzuna entzutea gure kontzientzia entzuteko bide laburrena da. Besteek zutaz pentsatzen dutenaren ardura ez dugu, baina bai besteei esandakoaz eta egindakoaz.
OSASUNA. Umearen eta mendiaren oihartzuna
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu