Euskarazko film labur txiki bat eta Oscar sarietako azken garailea kalean dastatu ahalko dira gaur gauean, Astigarragako Foru plazan hain zuzen ere.
Hasteko, Kepa Errasti aktore gazteak zuzendutako Maritxu film laburra emango dute. 80 urteko emakume baten istorioa kontatzen da lanean. «Istorio bat baino gehiago harreman bat da, harreman baten ispilua da», zuzendariak dioenez. Pilar Rodriguez eta Olatz Beobide dira aktore protagonistak: lehenak amarena egiten du, eta bigarrenak, alabarena. Aretxabaletako hainbat lagunek ere parte hartzen dute zintan, gehienak aurretik aktore lanetan aritu gabekoak.
Film laburraren ostean, Tom Hooper zinemagilearen El discurso del rey filma emango dute. Lau Oscar eraman zituen: film onenarena, zuzendari onenarena, aktorearena Colin Firthentzat eta gidoiarena David Seidlerrentzat. Erresuma Batuko Jurgi VI.a erregearen istorioa kontatzen du pelikulak. Totela zen erregea, eta zailtasun handiak zituen jendaurrean hitz egiteko. Hori zela eta, Lionel Logue logopedaren laguntza jaso zuen. Loguek hainbat teknika ezarri zizkion erregeari, hitz totelka mintzatzearen arazoa konpontzeko.
Colin Firthekin batera, Geoffrey Rush, Helena Bonham Carter eta Guy Pearce aktoreek parte hartzen dute zintan.
ZINEMA KALEAN
Noiz. Gaur, 22:30ean.
Non. Astigarragan (Gipuzkoa). Foru plazan.
Oscarretako garailea, kalean
'El discurso del rey' filma ikusi ahalko da gaur Astigarragan; 'Maritxu' film laburra emango dute aurretik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu