Ostiralean atzeratutako haurren danborrada egingo dute gaur

Erredakzioa
Donostia
2012ko urtarrilaren 22a
00:00
Entzun
San Sebastian eguna ezohikoa egokitu da aurten; 30 urtean ez da bertan behera geratu haurren danborrada —1981. urtean gertatu zen bakarrik—, harik eta ostiraleko euri tematiak kontrakoa eragin duen arte. Triste ziren herenegun San Sebastian egunez hiriko kaleetan barna desfilatu behar zuten haurrak; gaur, ordea, ilusioak ordezkatuko du tristezia, eta Sarriegiren doinuekin astinduko dituzte danborrak, dotore baino dotereago, 5.000 haur inguruk.

Bestela, eguraldia ez zen gai izan helduen danborradak eta beste ekitaldiak geratzeko. Giro aparta egon da egunotan Donostian, eta festa luzatu egingo du azken batean haurren danborrada atzeratu izanak. Itxura batean, eguraldi goibela izango da gaurkoa ere, baina ez San Sebastian egunekoa bezainbestekoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.