Produktua
Otarrainxkak
Krustazeoen familiakoak dira, beste hauen antzera: ganba, zigala, abakandoa, otarraina eta karramarroa. Oro har, kilokaloria gutxi dituzte (95,7 Kcal/100 g); proteinatan dira aberatsak (21 g/100 g); karbohidratorik ia ez dute, eta koipeak ere oso gutxi (1,3 g/100 g). Eta beste hauen iturri garrantzitsuak dira: burdina, magnesioa, sodioa, potasioa, fosforoa, zinka eta iodoa, bai eta niazinarenak eta B12 bitaminarenak ere. Nabarmena da duten purina proteina. Arrazoi hori dela eta,saihestu edo oso kopuru txikian jan beharrekoak dira odolean azido urikoa oso igoa dutenentzat. Prestatzeko modurik osasuntsuenak plantxan edo egosita dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu