Ezarian. Zientzia
Otziren genoma nuklearra dekodetu dute
Otzik, izotzetako gizonak, begi marroiak zituen; O multzoko odol taldekoa zen; eta ezin zuen laktosarik hartu. 2008an dekodetu zuten Otziren DNA mitokondriala, baina orain genoma nuklearra sekuentziatu dute, eta askoz informazio gehiago pilatu dute Italiako Alpeetan 1991n aurkitutako momiari buruz. Izotzetako gizona orain 5.300 urte bizi izan zen Europan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu