Pailazoen topaketa Durangon

Igandera arte Topaklown jaialdia egingo dute Bizkaiko hirian: bederatzi ikuskizun denera

Durangoko Ganso&Cia konpainiak zabalduko ditu emanaldiak gaur.
Erredakzioa
2014ko apirilaren 17a
00:00
Entzun
Bigarren urtea du Durangoko Topaklown jaialdiak. Gaurtik igandera, hainbat ikuskizun taularatuko dituzte Euskal Herriko eta atzerriko artista ugarik, Bizkaiko hirian.

Clownek «emozionatu, harrapatu» egiten dutela eta «gure alderik funtsezkoena, inperfektuena eta gizatiarrena» islatzen dutela diote antolatzaileek. Iaztik hasita, Aste Santu aldera, antzerki adierazpide horren inguruko pedagogo eta sortzaileak gonbidatzen dituzte.

Gaur, 16:30ean, Paco Pacolmo andaluziarrak bideokonferentzia bat emango du Plateruena Kafe Antzokian: El Clown, una Historia de Cine. 18:00etan, Musika eskolako plazan, Ganso&Cia Durangoko konpainiak Walkman lana estreinatuko du.

Bartzelonako Christian Atanasiuk, Juglar con la palabras lana aurkeztuko du, 20:00etan, San Agustin kulturgunean, 22:00etan, Argentinako Marcelo Katzek, Top-top-top taularatuko du.

Bihar, Bapatean Zirko konpainiaren Loopas Luthier lana iksui ahalko da, 20:00etan, San Agustin kulturgunean. Leku berean, 22:00etan, Cia puntoclown & Cie Janvier taldeek Brigada Dada antzeztuko dute.

Larunbatean, Matxin nafarrak On-Off ikuskizuna taularatuko, 20:00etan. Eta Cabaret Topaklown jaiaz gozatu ahalko da 22:00etan. Igandean jam session bat egingo dute

TOPAKLOWN

Noiz. Gaurtik igandera.

Non. Durangon (Bizkaia).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.