Gerizpean. Irudia.
'PAKEA BIZKAIA'-K PORTUA HARTU DU
Atzo iritsi zen Unai Basurko Euskal Herrira. Hiru hilabete baino gehiago eman ditu Pakea Bizkaia ontziarekin Groenlandiako eta Ternuako uretan nabigatzen. Getxoko kirol portura iritsi zen atzo eguerdian, etaImanol Landa Getxoko alkateak egin zion ongietorria, beste batzuen artean. Groenlandia, Kanada, Ternua eta Azore uharteak bisitatu ditu, eta bidaia osoan 8.000 itsas milia baino gehiago egin ditu (12.872 km baino gehiago). Maiatzaren 29an irten zen Bilbotik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu