Sortzailea: Hanna Maylett. Aktoreak: Lotta Lehtikari, Niina Koponen, Martin Bahne, Saimi Kahri, Vilma Sippola. Herrialdea: Finlandia. Urtea: 2021. Non ikusi: Sundance TV. Atal bakoitzaren iraupena: 45 minutu. Generoa: Drama.
Helsinkiko adingabeen gune bat da telesail honetako ardatza. Zortzi ataleko proiektua da, eta horietako bakoitzean arriskuan dagoen nerabe bat da protagonista. Senideen kezka, gizarte langileen jardun zorrotza, gazteen hauskortasuna… kontu horiek guztiak nahasten dira drama gordin honetan. Gizarte zentroen kudeaketa eta zuzendaritza aldaketen ondorioak ere aztertu ditu fikzioak.
'Pala sydamesta'
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu