Parisko country ingelesduna

June & Lula blues-country bikoteak xalotasuna taularatuko du gaur Bilbon, BBK aretoan

Udazkenean plazaratu zuten lehen diskoa Junek eta Lulak: Sixteen Times. BERRIA.
Erredakzioa
2011ko urtarrilaren 30a
00:00
Entzun
Parisko kafetegietan, terrazetan eta kaleetan trebaturiko bikotea osatzen dute Junek eta Lulak. Gaur entzun ahalko da haien proposamen xaloa Bilbon, BBK aretoan. Bluesa eta countrya bi ahots eta gitarrarekin.

Rosebud taldean urratu zituzten agertokiak Junek eta Lulak, duela bost urte pasatxo. Lulak abestu egiten zuen taldean, eta Junek, baxua jo, koroak egiteaz gain. Taldearen oinarria beraiek zirela ikusita, formula sinpletzea erabaki zuten 2008. urtean. Baxua gitarra bihurtu zuen Junek, eta bi ahotsen jokoa indartzea erabaki zuten. Berehala grabatu zituzten lehen demoak.

Horiei esker CH+ diskoetxe independentearen arreta bereganatu zuten, eta haren buru Christian Herrgottekin kontratua sinatu zuten lehenengo diskoa grabatzeko. Joan zen udazkenean plazaratu zuten lana —Sixteen Times—, Bruselako ICP estudioan grabaturikoa, Jean-Pierre Bucoloken ekoizpenarekin. Bi musikariek batera konposatzen dituzte kantak.

Ezin sinpleago agertzen da bikotearen proposamena agertokian. Gitarra akustikoa eta ingelesa darabiltzen bi ahotsekin, istoriak kontatzen dituzte abestien bitartez. Batzuetan beldurgarriak dira; besteetan, barre egiteko modukoak, baina beti blues, gospel eta jazz doinuekin.

JUNE & LULA

Noiz. Gaur, 20:00etan.

Non. BBK aretoan (Bilbo).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.