Ezaugarri ezberdinetako hiru bisita gidatu ditu aukeran bisitariak Artikutzan.Pagolleta eta Bidango lotzen ditu lehendabizikoak, eta Goizarineko inguruak ezagutzen dira bigarrengoan; burdinolaren aztarnak eta karobia ikusten dira.
Ilargipean izeneko bisita da aurtengo berrikuntza. Ilargi betearen argia aprobetxatuz, hegaztien migrazioa aztertuko da, teleskopioen laguntzarekin. Gaueko soinuei ere erreparatuko zaie. Pako Zufiaur naturalistak gidatuko du saioa. Bisita gidatu guztiak igandetan dira, eta aurretik izena eman behar da 690-72 02 64 telefonora deituta. Prezioak eta bisitak noiz diren jakiteko www.donostia-artikutza.org webgunera jo daiteke.
Parkea goitik behera ezagutzeko, hiru bisita gidatu daude
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu