Lehiaketa
Parkourrean, norgehiagokan
Kontzertuek, pilota partidek eta beste hainbat ekintzak hartu dute aterpe Nafarroa Arenan ireki zutenetik: orain, baita parkourrak ere. Espainiako Parkour Txapelketa egiten ari dira bertan, atzo eta gaur bitartean. Bizikletarekin, patinetearekin, edo halakorik gabe, jauzika eta itzulipurdika ibiliko dira parte hartzaileak, oztopoen gainetik. Orotara, 100 kirolarik parte hartuko dute, 9 urtetik gorakoetatik hasi eta helduetaraino. Horien artean erabakiko da Espainiako sailkapena, eta, besteak beste, Stefy Navarrok, Aaron Boomek eta Alberto Gomezek parte hartuko dute lehiaketan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu