PERKUSIOA ETA EUSKAL TRESNAK
20Hatz Proiekt taldeak kontzertua emango du gaur Bilbon, Arte Sakratuaren Elizbarrutiko Museoaren klaustroan, 21:00etan. Zenbait perkusio mota euskal musika tresnekin uztartzen ditu talde horrek. Iñaki Plazak trikitia eta txalaparta jotzeaz gain, tubiogh izenekoak joko ditu. Ion Garmendiak txistua eta alboka jotzeaz gain, tubiogh eta perkusioak nahastuko ditu kontzertuan. Artea eta Musika kontzertu programaren barneko ekitaldia da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu