Pertsonaiak

2012ko irailaren 23a
00:00
Entzun

Artzapezpiku fundamentalista

Pedro Zirilo Uriz (Erriberri, 1799-Iruñea, 1870) Iruñeko barrutiko artzapezpiku izan zen zortzi urtez, 1862tik 1870era, hain zuzen ere. Gobernu liberalen politiken aurka sutsuki aritu zen. Harentzat, liberalismoa «beti bekatu» zen, eta idatzi zituen gutun gehienak aurrerakoien kontrakoak ziren. Nafarroa «Kristo aurretik ere kristaua» izan zela zioen. «Nafarroa zen, da eta izanen da katolikoa», da artzapezpikuaren beste esaldietako bat. Estatu akonfesional bat aldarrikatzen zuten liberalen eta irakasleen kontra asmahalak eta bi idatzi zituen. «Infernuak bidaltzen dituen irakasleak dira horiek», aldarrikatu zuen.

Ilarregiko petrikiloa

Martina Martinez Ezkurra (1841-1936), Ilarregiko petrikilo gisara zen ezaguna. Morenok dioenez, Nafarroan garaiko petrikilorik ezagunena zen. Argentinara emigratu eta bueltan etorri ostean, jaio zen Ilarregi herriko Kokoetxea baserrira itzuli zen. Ezkondu, familia izan, eta Argentinan ikasitako petrikilo ofizioari ekin zion. Herrian zabaldu zen erretorearen gaizki sendatutako besoa osatu zuela. Azkar zabaldu zen iaioa zela Ultzamako haranean hezurrak bere tokian birkokatzen. Anestesiarako baliagarriak diren belarrak erabiltzen ere bazekien. Haren bideari jarraitu zion biloba batek, Maria Diez de Ulzurrunek. HuraAuzako petrikilo gisara egin zen ezagun.

Falangista harroputzak

Luis Valero Bermejo Espainiako Gobernuko gobernadore zibil falangista izan zen Nafarroan. Bost urtez, 1949tik 1954ra, egon zen karguan. Foruen kontra aritu zen, eta Amadeo Marko diputazioko buruarekin ere izan zituen gorabeherak. Inongo agiritan ageri ez den gertakari baten eragile zuzena ere izan zen. Abertzale talde bat Aralarren biltzekoa zela, elkarretaratzea eragoztera falangista sail bat bidali zuen. Iruñera etorri ziren, eta hiriko tabernetan mozkortu eta gero, tiroka ibili ziren kalez kale. Miguel Gortari alkatearen aginduz espetxeratu zituzten. Gortarik, ordea, Valero gobernadorearen aginduak jarraituz aske utzi behar izan zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.