Pertsonen barne gaitasunak garatzea bilatzen zuen Blayk, isilean eta etengabe
Giza psikologia ikertzeari eskaini zion bizitza Antonio Blayk. Guztira, 30 liburu baino gehiago kaleratu zituen. Yoga, ekialdeko kulturak, jarrera baikorra, irakurketa azkarra, eztabaidarako estrategiak, nortasun garapen hobea ..., hamaika gai jorratu zituen, baina guztiek zeramaten norabide berdinera: autoerrealizaziora, hau da, lan jakin baten bidez pertsonen barne gaitasunak garatzera. Psikologia transpertsonalean aitzindaria izan bada ere, haren lanak ez du aparteko oihartzunik izan. Blayren liburu baten lehengo aurkezpena izan da haren alaba eta ikasleak egin zutena. Izan ere, autore kataluniarrak ez zion garrantzirik ematen publizitateari. «Antonio Blayren lanaren hedapena oso isila izan da, baina etengabea, egun ere hedatzen jarraitzen du», dio Carolina Blayk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu