Gerizpean
Pilotaleku ibiltari bat jarri dute Alderdi Ederren
DONOSTIA. Jai Alive enpresak zesta puntan aritzeko pilotaleku ibiltari bat jarri zuen atzo Donostiako Alderdi Ederreko eremuan. Gaur ere, goizeko hamaiketan hasita, jendeak aukera izango du 12 metro zabal eta 7,30 metro luze den pilotaleku berezian aritzeko. Zesta punta sustatzeko ekimenaren barruan, pilotariek erakusketak egingo dituzte, batetik, eta begiraleek laguntza eskainiko diete gerturatzen direnei, bestetik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu