Donostiako Aste Nagusia. La Flamenka
Pirata txikiek ere abordatu dute Donostia
Umeen eguna antolatu zuten atzo Donostiako piratek, eta haurrek ere, handiek bezala, abordatzea egin zuten. La Flamenka gunetik Nautikorako bidean igerileku bat jarri zuten, eta hantxe ibili ziren haurrak, aurkako taldeko piratei bandera lapurtzeko ahaleginetan. Berrehun haur inguru bertaratu ziren, banderen jokoan aritzeko prest. Hogei haur sartzen ziren txanda bakoitzean, bi taldetan banaturik. Ederki pasa zuten, uretan plisti-plasta, piratak izango balira bezala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu