Zuntz gehien daukan fruitu lehorretako bat da pistatxoa. Gainera, kaloria gehien duena da, intxaurra eta pinaziarekin batera.
Lipidoak dira pistatxoaren edukiaren erdia baino gehiago (gantzak), eta, horietan, gantz azido asegabeak dira nagusi: azido oleikoaeta azido olinoleikoa.
Giza organismoak ezin sintetiza ditzakeen arren, zelula-mintzak (nerbio-zeluletan, bereziki) osatzeko ezinbestekoak diren funtsezko gantz azido asko dauzkate.
Bestelako frutek eta fruituek baino mineral gehiago daukate. Hainbatetan, balio nabarmenak erakusten dituzte, hala nola magnesioan, fosforoan, potasioan, kaltzioan eta burdinan, baita hainbat oligoelementuetan, zink eta selenioa kasu (biak ere desoxidatzaile eraginkorrak).
Bitaminei dagokienez, oro har C bitaminarik ez badaukate ere, B1 edo tiamina, niazina edo B3 eta folato ugari-ugariak dituzte. Horrez gain, E bitaminaren landare-iturri oparoenetako bat da. Dena den, B1 eta E bitaminen parte bat suntsitu egiten du txigortze prozesuak.
Bukatzeko, proteina eta zuntz kopuru ugari-ugariak eskaintzen dizkigute.
Produktua
Pistatxoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu