Pixoihalak aldatzea, jomugan

Haurren pixoihalak aldatzeko tokiak beti egon izan dira emakumezkoen komunetan. AEBetan lege bat onartu dute leku publikoetako komun guztiak haurrak aldatzeko lekuz hornitzeko, gizonezkoenak barne. Euskal Herrian ez dago halakorik arautzen duen legerik.  

Pixoihalak aldatzeko gunea, Bilboko merkataritza gune batean. MARISOL RAMIREZ / ARP
Bidatz Villanueva
2016ko urriaren 28a
11:20
Entzun

AEBetan leku publikoetako komunak haurrei pixoihalak aldatzeko tokiekin hornitu beharko dituzte, Barack Obamaren gobernuak onartutako lege baten aginduz. Bereziki, gizonezkoen komunei begira eginiko lege bat da, emakumezkoenetan izaten baitira haurrak aldatzeko lekuak. Euskal Herrian ez dago hori kudeatzen duen araurik, eta pixoihalak aldatzeko egiturak izatekotan, emakumezkoen komunetan daude soilik. Gai zehatz horren inguruan oihartzuna izan duen aldarrikapenik ez da egon, baina hainbat gurasok garrantzitsua dela uste dute, gizon ala emakume izan, leku publikoetan haurra aldatzeko eremu higienikoak eduki ahal izatea. Gai horri buruzko artikulua argitaratuko du bihar BERRIAk Bizigiro gehigarrian.

Asteburuko proposamenetan, Mutxikoen Guinnes World errekorra egingo dute igandean Lezon, Gipuzkoako parketxe sarearen bost plan asteartera bitarte, garagardo azoka Angelun, Lore Jokoak Mungian... Gastronomia atalean, berriz, Enrique Fleischmann Bidania-Goiazko Bailara jatetxeko sukaldaria.

Hotzarekin batera agertzen diren ospelei buruz ere hitz egingo dute Jorge de Soto medikuak eta Maialen Sarasola sendabelarretan adituak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.