Pizkundea, beteranoarentzat

Erredakzioa
2012ko urtarrilaren 22a
00:00
Entzun
Donostiako Kresala zinekluba pizkundean dago, eta, datorren aroari bultzada emateko, Christian Volckmanen Renaissance filma emango du bihar.

Euskal Herriko zineklubik beteranoenetakoa da Kresala. Berrogei urtez, astero zirkuitu komertzialetik kanpoko filmak eman ditu, baina, joan den abenduan, egitasmoa utzi zuten sortzaileek. Horien ordez, klubeko lau kide zaharrek eta hiru kide berrik haien lekua hartu zuten.

Klubak bere filosofiari eutsiko dio: kalitatezko filmak ematen jarraituko dute, jatorrizko bertsioan; Donostian inoiz eman gabekoak izango dira, areto arruntetan ematen duten zinematik urrun, eta, beti, 35 milimetrotan. Euskal zinemari ere lekua egingo diote bolada honetan.

Animazio film futurista da Renaissance. Istorioak 2054ko Parisera eramaten du ikuslea. Avalon konpainia kapitalista totalitarioak hiria kontrolatzen du. Herritarrak zelatatuta daude une oro. Konpainiak gaztetasuna eta edertasuna saltzen die herritarrei.

Volckmanek 2006. urtean estreinatu zuen lana. Alexandre de La Patellierek eta Mathieu Delaportek idatzitako istorio batean oinarritzen da.

Daniel Craig eta Catherine McCormack aktoreekin grabaturiko irudi errealak animazio bihurtzen ditu, rotoskopia teknikarekin, efektu berezia lortzeko.

'RENAISSANCE' FILMA

Noiz. Bihar, 19:30ean.

Non. Kutxa kultur aretoan(Arrasate kalea, 12, Donostia).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.