Plater beganoak dastatzeko aukera gaur Donostian

2011ko azaroaren 5a
00:00
Entzun
Sukaldea kalera aterako dute gaur Askekintza Animalistak taldeko kideek Donostian. 11:00etan hasi, eta janaria bukatzen den arte, plater beganoak dastatzeko aukera eskainiko diete Bulebarrera gerturatzen direnei. Bederatzi pintxo mota prestatuko dituzte eta doan emango dituzte. Beganismoari buruzko informazioa ere banatuko dute. Izan ere, beganismoa ez da jateko ohiturekin loturiko hautua soilik, animalien eskubideak errespetatuz bizitzeko hautu etikoa baizik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.