Ikuskizun gehienak euskal taldeenak dira, baina badira kanpotik etorriko diren talde batzuk ere. Bat, adibidez, Kenyakoa da.
Gaur, Dantzaz taldeak iraganeko eta gaur egungo errefuxiatuen egoera aztertuko du, Basoa izeneko piezan. Javier Arandak, bestetik, Vida plazaratuko du, bizitzari buruz eskuz egindako txotxongilo ikuskizuna. Horiez gain, Hortzmuga taldekoen Jule, eta Jean Philippe Kikolasen Calorantzezlanak izango dira.
Bihar, Gu Agustina ikuskizunean, emakume erraketistak plazaratuko ditu Ereintza dantza taldeak. Geroago, Afrikako energia eta blues doinuekin, The Black Blues Brothersen akrobazia eta dantza ikuskizuna izango da. Manez eta Kobreak, De Vacasen Tour Vacanal eta Javier Aranderen Vida ikuskizunak ere izango dira arratsaldean.
Larunbatean, Iron Skullek No sin mis huesos pieza egingo du. Miguel de Cervantesen heriotza oroitzen dute bertan. Bestalde, El Mono Habitador taldeak bi artzainek larrean izango dituzten istiluak azalduko ditu, Benditas antzezlanean. Horrez gain, We-ding!, Prozak eta Tout ira bien ikuskizunak ere izango dira.
Igandean, jaialdia amaitzeko, zezen puzgarriekin entzierroa egingo dute kaleetan zehar.
Ikuskizun guztiak adin guztietakoentzako modukoak dira. Doan izango dira, baina batzuetan leku mugatuak daude; beraz, Modelo aretoko hiru ikuskizunetan sarrerak hartu beharko dira: Calor, Vida eta Benditas saioetan, hain zuzen.