Polizia etxea, kartzela, garajea, etxe okupatua...
1894ko apirilaren 29an inauguratu zuten Beti Jai frontoia. Garai hartako burgesiak gogoko zuen Euskal Herritik ekarritako kirola. Jokoa debekatzean, baina, pilotaren eta frontoiaren gainbehera etorri ziren. 1918. urtetik aurrera, pilotakada gutxi jaso zituzten frontoiko paretek, eta pentsaezinak ziruditen erabilerak izan zituen egun kultur intereseko ondasun den eraikinak. Gerra garaian, kartzela izan zen, eta, ondoren, polizia etxe gisa erabili zuten falangistek. Sudebaker auto ekoizlearen lantegi, eta Citroen etxearen garaje. Hainbat zinemagilek plato moduan erabili zuten, eta etorkinen babesleku eta eskuaterren etxea ere izan da Beti Jai.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu