Komunikazioa
'Polseres vermelles' saioa erosiko du ABC kateak
TELEBISTA. Aurreneko aldiz AEBetako telebista kate batek katalanezko telesail baten eskubideak eros ditzake. ABC katea TVCrekin eta Filmaxekin ari da negoziatzen, Polseres vermelles telesailaren eskubideak erosteko. Negoziazioak oso aurreratuak daudela adierazi dute Kataluniako telebistako iturriek. Halaber, Espainiako Antena3 eta Mexikoko Teleazteca kateek Pau Freixasek zuzendutako telesaila gaztelaniara bikoiztua emango dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu