Maratila. Xabier Etxaniz Rojo

PP Euskaltzaindian (eta II)

2010eko abenduaren 30a
00:00
Entzun
(BERRIAko ikerketa sailak bi euskaltzain urgazleri grabatutako telefono elkarrizketa)

— …mundiala izan zuan, Patxi. Mundiala! A ze-nolako barre-algarak egin nituen!

— Baina zer diok? Han bertan hasi hintzen barrez, ala?

— Ez, motel, ez! Euskaltzainak gaituk baina ez gaituk leloak: bazakiagu gizalegez jokatzen. Nola egin behar nuen barre, han, beraien aurrean?

—Beraz, eutsi egin hion barregurari…

—Ez pentsa erraza izan zenik. Gorriak ikusi nituen! Basagoiti ikusi behar huen han, denon aurrean… 'Inork ez dezala zalantzan jar PPren gure hizkuntzaren garapenarekiko zein hazkundearekiko konpromisoa...'

—Hori azala, hori!

—Eta jarraian serio-serio: 'Euskara babestea eta bultzatzea denon egitekoa da…' eta PPko guztiek burua gora eta behera mugitzen zitean, baietz, beraiena ere bazela, diskurtso hura benetan sinetsiko balute bezala… Eta ni algaraz lehertzeko zorian, nora begiratu ez nekiela…

—Ez nau harritzen!

—Okerrena bukaera aldean iritsi zuan. Halako batean '…eta PPren eredua egunerokotasunean euskaraz mintzatzen diren Carlos Iturgaitz eta Laura Garrido dira' esan zian Basagoitik. Ikusi behar huen bere aurpegia, Patxi… zeharo konbentziturik zegoan. Zeharo!!

—Eta zer egin huen?

—Ezin nian gehiago jasan eta kalera joan ninduan barre egitera. Ez ninduan bakarra izan, eskailerak jaisten ari nintzela sekulako barre-algarak entzun nitian beheko solairuko komunean…

—Beste euskaltzain bat, seguru…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.