Maratila. Xabier Etxaniz Rojo

PP Euskaltzaindian (I)

2010eko abenduaren 23a
00:00
Entzun
(BERRIAko ikerketa sailak PPko bi koadro ertaini grabatutako telefono elkarrizketa)

—…mundiala izan zuan, Paco. Mundiala! A zer-nolako barre algarak egin nituen!

—Baina zer diok? Han bertan hasi hintzen barrez, ala?

—Ez, motel, ez! Gu basko moderno eta normalizatuak gaituk, baina ez leloak: bazakiagu gizalegez jokatzen. Nola egin behar nuen barre, han, beraien aurrean?

—Beraz, eutsi egin hion barregurari …

—Ez pentsa erraza izan zenik. Gorriak ikusi nituen! Andoni ikusi behar huen han, denen aurrean… «Inork ez dezala zalantzan jar PPren gure hizkuntzaren garapenarekiko zein hazkundearekiko konpromisoa...»

—Ez da izango!

—Eta jarraian serio-serio: «Euskara babestea eta bultzatzea denon egitekoa da…», eta Euskaltzaindiko presidenteak burua gora eta behera mugitzen zian, baietz, gurea ere bazela… Eta nik nora begiratu ez nekiela, algaraz lehertzeko zorian…

—Ez nau harritzen!

—Okerrena bukaera aldean iritsi zuan. Nik nire buruari esaten nioan: ez dik egingo, ez… ez duk ausartuko… mesedez, ez dadila ausart… baina badakik nolakoa den Andoni… zerbait kaskezurrean sartzen zaionean…

—Zer egin zuen, ba?

—PPren eredua Carlos Iturgaitz eta Laura Garrido direla esan zian.

—Ikustekoak izango zituan euskaltzainen aurpegiak…

—Ez zakiat, motel, nik arrapaladan egin nian ihes komunera … beheko solairuan zegoan eta ez diat uste nire algarak entzungo zituztenik…

(Erredakzioan itzulia)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.