Komunikazioa

PPk berehala aukeratu ahal izango du bere gustuko RTVEko presidentea

Lehen, bi hereneko gehiengoa behar zen; gehiengo absolutuz aukeratzea onartu dute, CIUren babesarekin

urtzi urkizu
Donostia
2012ko maiatzaren 18a
00:00
Entzun
2006. urtetik, Madrilgo Gorteetan bi hereneko gehiengoz aukeratu behar zen RTVEko presidentea, eta, horrenbestez, bi alderdi nagusiek adostu behar zuten zeinek beteko zuen kargua. Hemendik aurrera, ordea, gehiengo absolutua nahikoa izango da Espainiako irrati eta telebista publikoaren arduraduna izendatzeko. Atzo onartu zen lege dekretua, PPren eta CIUren aldeko botoekin. Jose Manuel Soria Industria ministroak adierazi du oposizioarekin «ados» jarri nahi duela RTVEko presidente berria aukeratzeko. PSOEko bozeramaile Juan Luis Gordok, ordea, esan du dekretu berriak hankaz gora jartzen duela RTVE independentea: «Gaur zorigaiztoko eguna da eskubide eta askatasunentzat. Alderdiaren aldeko telebista bat egitea da PPren kezka bakarra».

Hemendik aurrera, RTVEko administrazio kontseiluak, hamabi kide izan beharrean, bederatzi izango ditu. Kontseiluko kideek lehen zuten 110.000 euroko soldata kobratzeari utziko diote.

Lege dekretu bitartez, halaber, irratiei eskubidea emango diete futbol estadioetan sartzeko kanona ordaindu gabe. Instalazioak erabiltzeagatik diru kopuru bat ordaindu beharko dute, ordea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.