Komunikazioa

Produkzio ingelesa izan da irabazle nagusia nazioarteko Emmy sarietan

Stieg Larsson idazle suediarraren ‘Millenium’filmaren egokitzapenak jaso du saririk preziatuena

Erredakzioa
Donostia
2011ko azaroaren 23a
00:00
Entzun
Astelehen gauean egin zuten New Yorken Nazioarteko Emmy sarien 39. ospakizuna. AEBetatik kanpoko produkzioak saritu zituzten, eta, ohikoa denez, ingelesak izan ziren irabazle nagusiak.

Saririk preziatuena, telefilmik onenaren saria, Stieg Larsson idazle suediarraren Milleniumtrilogian oinarritutako filmaren egokitzapenak jaso zuen.

Dramarik onenaren saria BBCko Acussed telesailak jaso zuen, eta Christopher Eccleston protagonistak, gizonezko aktorerik onenaren saria. Krimenak argitu ez ezik, jatorrian dauden arrazoiak aztertzea du oinarri telesail horrek.

Emakumezko aktorerik onenaren saria Julie Waltersenek jaso zuen, MO telesailean egindako antzezpenagatik. Gidoirik gabeko umorezko saiorik onenaren saria BBC3ko The World's Strictest Parents saioarentzat izan zen. Komediarik onenaren saria Benidorm Bastards Belgikako saioak jaso zuen, eta dokumentalik onenaren saria, Kanadako Life with Murder produkzioak. Telesailik onena Portugalgo Laços de Sangue telesailarentzat izan zen; eta Txile lehendabizikoz saritu zuten, ¿Con qué sueñas? haurrentzako saioagatik .
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.