Oraindik ere argitu beharreko kontu asko gelditzen badira ere, komunitate zientifikoak bularreko minbiziari buruzko ezagutza gero eta zabalagoa du.
Gaiari buruzko azken aurkikuntza CIC Biogunek egin du, Massachusettseko Ospitalearekin eta Hardvardeko Medikuntza Eskolarekin elkarlanean.
Minbiziaren aurka erabilitako erradiazioaren eraginkortasuna oztopatzen duen sistema zelular konplexu bat aurkitu dute. Ikerlariek azaldu dutenez, HOXB9 proteinak prozesu zelular kate bat abiarazten du. Prozesu horrek sorturiko erreakzioen ondorioz, minbiziaren eragile diren zelulak indartsuago egiten dira gaitzarenhedapena saihesteko erabiltzen diren tratamenduen aurka.
Tumorearen aurka erabilitako erradiazioak minbiziaren eragile diren zelulen DNAri erasotzen dio. HOXB9 proteinak abiarazitako prozesuak, ordea, erradiazioak DNAn eragiten dituen kalteak osatzen ditu, minbiziaren kontrako tratamendua ezeztatuz zenbaitetan. Horrela, HOXB9 proteinak erradiazioa jasandako zelulen bizia luzatzen du.
Bularreko minbiziko zenbait kasutan gertatu ohi da soilik CIC Bioguneko ikerlariek aurkitutako prozesua. HOXB9 proteinara transkribatzeko joera handia erakusten duten zelulak dira erradiazioari aurre egiteko aukera gehien dutenak. Gero eta maila txikiagoan topatu proteina hori, orduan eta eraginkorragoa suertatzen da erradiazioa.
Proceeding of the National Acadmy of Sciences aldizkariak argitaratu du hiru ikerketa zentroek buruturiko txostena. Iaz eginiko ikerketa baten jarraipena da.
Ezarian. Zientzia
Proteina bat, bularreko minbizia sendatzeko oztopo
CIC Biogunek prozesu zelular batek bularreko minbiziaren aurkako terapian duen eragina ikertu du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu