Komunikazioa

Protesta bikoitza egin dute lau t'erdiko finalean

LABeko ordezkariek eta 'Navarra directo' saioko kontratako langileek elkarretaratzeak egin zituzten igandean

Navarra directo saioko langileek eta EITBren LABeko ordezkariek protestak egin zituzten igandean Bizkaia pilotalekuaren sarreran. BERRIA.
urtzi urkizu
Donostia
2011ko abenduaren 13a
00:00
Entzun
Igandean lau t'erdiko txapelketa jokatu zen Bizkaia pilotalekuaren sarreran, bi protestaldi egin zituzten: batetik, LABeko ordezkariek PSE-PP: utzi bakean ETB! lelopeko pankartarekin egin zuten elkarretaratzea. Bestetik, Navarra Directo saioa egiten duten kontratako langileek ETB por TDT (Nafarroan) lelopeko pankarta eraman zuten. Langile horietatik heren bat kalera joango da urtarrilean, eta litekeena da uztailean denak kaleratzea.

Lau t'erdiko finalak ikus-entzule ugari bildu zituen, baina Nafarroan ezin izan zen LTD bidez ikusi. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan %23,2ko ikusle kuota izan zuen partidak. 2008. urtetik ikusle gehien izan dituen finala da igandekoa. ETBko datuen arabera, «Euskadin eta eragin esparruan 182.000 lagunek ikusi zuten partida». Kopuru metatua 375.000 ikus-entzulekoa izan zen (ETB1eko emanaldia uneren batean ikusi zutenen kopurua). Gehien ikusitako minutuak azken tantoarekin egin zuen bat, eta %30,7ko ikusle kuotara igo zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.