Komunikazioa

'Público'-ren zenbaki berezia aterako da gaur

Langileek egunkaria erosi nahi dute, webgunea indartu eta etorkizunean astekari bat argitaratu paperean

urtzi urkizu
Donostia
2012ko maiatzaren 12a
00:00
Entzun
Paperean argitaratzeari utzi zion otsailaren 24an Público egunkariak. Lantaldeko 160 langileetatik 26 baino ez ziren gelditu, publico.es webgunean lanean. Langile ohiek, ordea, proiektua berpizteko asmoa dute. Hala, gaur zenbaki berezi bat argitaratuko dute M-15 mugimenduaren urteurrenarekin bat. Bartzelonan, Madrilen, Sevillan eta Valentzian banatuko dute, doan.

Cooperativa Integral Catalana izeneko taldean bilduta, langile ohiek egunkaria erosi nahi dute. «Gure ideia webgunea indartzea litzateke, eta, ahal bada, paperean astekari bat argitaratzea», adierazi du Trini Deiros Público-ko kazetari ohiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.