Komunikazioa. Irudia. Donostia
PUBLIZITATE TRUKEA ADOSTUZ
2012ko publizitate trukerako hitzarmena sinatu zuten atzo BERRIAk eta Euskadi Irratiak. Akordio horren arabera, Euskadi Irratiak tartea izango du BERRIAren paperezko edizioan eta Berria.info webgunean, eta BERRIAri buruzko publizitatea ere EITBko euskarazko irratian izango da. Felipe Juaristi Euskadi Irratiko zuzendariak eta Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendariak EITBko Miramongo egoitzan sinatu zuten hitzarmena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu