Komunikazioa

Publizitatea Interneten %7,5 igoko da 2012an, i2p ikerketaren arabera

Publizitateak behera egingo du telebistan (%1,2), irratian (%5), egunkarietan (%6,9) eta aldizkarietan (%3,9)

urtzi urkizu
Donostia
2011ko azaroaren 1a
00:00
Entzun
Arce Mediak eta Media Hotlinek i2p ikerketa egin dute. Haren arabera, Interneteko publizitatea izango da 2012. urtean handituko den bakarra Espainian, Katalunian eta Hego Euskal Herrian. Hala, fakturazio digitala %7,5 haziko da eta 421 milioi eurotara iritsiko da. Haren merkatu kuota zortzi hamarreko igoko da, eta tartaren %8,9 eskuratuko du.

Gainontzeko komunikabideetan behera egingo du publizitate fakturazioak: %1,2 telebistan, %6,9 egunkarietan, %3,9 aldizkarietan eta %5 irratian. Horietan guztietan gutxitu egingo da iragarki kopurua. Interneten, berriz, %5,6 iragarki gehiago jarriko dituzte, eta zineman %18,3 igoko dira publizitateko segundoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.