Punkek ere negar egiten dute

Detritus Teatrus antzerki taldeak emango dio hasiera Halabedi tabernako ikasturteari

Belen Nevadok jokatzen du antzezlanaren rol protagonista. BERRIA.
urtzi urkizu
Donostia
2012ko irailaren 6a
00:00
Entzun
Udako atsedenaldiaren ostean, Gasteizko Halabedi tabernak gaur hasiko du ikasturte berria. Indartsu hasteko, Detritus Teatrus antzerki taldearen Las punkis también lloran antzezlana ikusi ahalko da 21:30ean.

Maria Rosario del Perpetuo Socorro emakumearen bizitza du hizpide antzezlanak. 60ko eta 70eko hamarkadetan Extremaduratik Euskal Herrira iritsitako etorkinen familiak agertzen dira. Familia horietako batean, alabak ez du nahi bere gurasoek jarraituriko eskema errepikatzerik.

Javier Huetek eta Belen Nevadok idatzi dute lana, eta kabaret pertsonal moduko bat da. Pertsonaia protagonista bakarra, Maria Rosario, Belen Nevadok jokatzen du. Emakume horri rolak txikitatik definitu dizkiote, gizarte egitura lainotsu batean murgildu nahi izan dute. Baina hark harreman guztiak beste askatasun batekin bizi nahi ditu. Salaketa mezuak, sexu adierazpenak, indarkeriaren aurkako aldarriak, zenbaitetan bakarrizketekin eta bestetan kantuz azaltzen ditu protagonistak.

Funtsean, baldintzarik gabeko askatasunaren aldeko aldarria egiten du 70 minutuan Las punkis también lloran lanak.Horretarako, ironia erabiltzen du, eta zenbaitetan, ikusleak probokatu ere egiten ditu.

'LAS PUNKIS TAMBIEN LLORAN' ANTZEZLANA

Noiz. Gaur, 21:30ean.

Non. Gasteizko Halabedi tabernan. Sarrera, doan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.