Komunikazioa

Radio Euskadi herriz herri ibiliko da, hamar egunez

Biraren aurreneko egunean, atzo, Bilboko Iberdrola dorreko 19. solairuan egin zuten 'Boulevard' saioa

Erredakzioa
Donostia
2011ko urriaren 14a
00:00
Entzun
Euskal Herriko hainbat herri eta hiritan ibiliko dira datozen egunetan Radio Euskadiko lantaldekoak, inguruetako gaurkotasun gaiak jorratzeko eta jendea gertutik ezagutzeko.

Atzo hasi zuten bira, Bilboko Iberdrola dorreko 19. solairuan. Bertan egin zuten Boulevard saioa, eta han elkarrizketatu zuen Dani Alvarezek Isabel Zelaa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua.

Gaur, berriz, Sestaora joko du Boulevard-eko lantaldeak. Lanbideko bulegoan elkarrizketatuko dituzte Javier Ruis Lan kontseilariordea eta UGTko Damaso Casado. Sestaoko alkate Josu Bergara ere saioan izango da.

Bihar Elizondotik egingo dute Más que palabras magazina. Saio bera Tafallara joango da igandean, bertan ospatuko baitute Nafarroa Oinez. Hartara, Nafarroako ikastolen aldeko jaialdiaren nondik norakoak azalduko dituzte.

Datorren astean, Boulevard irratsaioa honako leku hauetan egingo dute: astelehenean, Gasteizko Zaramaga auzoan, eta asteartean, Guardia herrian. Asteazkenean eta ostegunean, Donostian egingo dute programa, aurreneko egunean Pedro Miguel Etxenike zientzilaria elkarrizketatuko dute, eta bigarrenean, Juan Karlos Izagirre alkatea. Bira amaitzeko, ostiralean Hendaian izango dira Jean Baptiste Salaberri auzapezarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.