Komunikazioa
Rafael Amargo 'Ai, ama'-ko gonbidatua, astelehenean
TELEBISTA. «Euskaraz ez dakitenak ere ekartzea planteatu beharko dugu», esan zuen Iban Garate aurkezleak apirilaren 6an BERRIAn argitaratutako elkarrizketan. Ez bakarrik planteatu, baizik eta datorren astelehenean euskalduna ez den gonbidatu bat izango dute ETB1eko Ai, ama! saioan: Rafael Amargo dantzaria (Granada, Espainia, 1975). Otsailaren 13an estreinatu zuten entretenimenduzko show-a, eta ordutik EITB taldeko kideak izan dira nagusi gonbidatuen artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu