Film sinopsia

'Red rocket'

2022ko maiatzaren 12a
00:00
Entzun
Zuzendaria: Sean Baker. Aktoreak: Simon Rex, Bree Elrod, Suzanna Son, Ethan Darbone, Judy Hill. Iraupena: 130 minutu. Generoa: Drama. Herrialdea: AEB.

Mikey Saber pornografiaren industriako izarra izandakoa da. Baina urrezko sasoia joan zen, eta gain behera doa orain. Texasko (AEB) jaioterrira itzultzea erabakiko du pornografia aktoreak, bizitza berriro hasteko itxaropenarekin. Baina usteak erdi ustel: bizilagunek ez dizkiote gauzak erraztuko; izan ere, herrian inork ez zuen sumatzen haren falta. Film hau Cannesko zinema jaialdiko Sail Ofizialean lehiatu zen iaz; Donostiako Zinemaldiko Perlak sailean ere eman zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.