Musika
Reggae astearen hondarrak
Herenegun abiatu zen Gasteizen Orbain kultur elkarteak antolatutako jamaikar reggae astea, eta gaur izanen da jaialdiaren azkenengo eguna. 19:00etan izanen da, Orbain kultur elkartean: Kultura Reggae Band talde arabarrak kontzertua eskainiko du. Dav Kingston artista bolikostarra buru duen taldeak iaz kaleratu zituen bere lehen kanta propioak, eta lan hori oholtzara eramateko parada izanen du gaur. DJ Galaxiak borobilduko du arratsa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu