Uztailaren 6ko arratsaldeko Riau-riauean egon ziren istiluengatik, larunbatean gazte bat atxilotu zuten Arrotxapean. Mikel Auza iruindarra da atxilotua, ateakireki.com webguneak jakinarazi duenez. Nafarroako Auzitegi Nagusiak adierazitakoaren arabera, atzo arratsaldean aske utzi zuten Auza, baina inputazioek indarrean jarraitzen dute. Atxilotu gehiago ere badaude.
Riau-riaua bertan behera utzi eta gero Enrique Maiak ohartarazitakoaren arabera, «istiluak ez dira zigorrik gabe geratuko». Maiak zioen istiluen atzean «antolamendu bat» egon zela. Hain justu ere, lekukoen arabera,nabarmena izan zen kalez jantzitako polizien presentzia, eta istilua pizteko ahaleginean ibili ziren uneoro.
Sanferminak Iruñean
Riau-riauko istiluengatik atxilotutako gazte iruindarra aske utzi dute
Nafarroako Auzitegi Nagusiak agintariei atentatu egitea eta desordena publikoa eragitea egozten dio
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu