Riglosko 12 Orduak eskalada rallya irabazi dute Maizek eta Karapetok

2012ko apirilaren 27a
00:00
Entzun
Huescako (Espainia) Peña Guara elkarteak antolatuta, laugarren urtez jokatu zen larunbatean Riglosko 12 Orduak ra-llya. Eskalatzaileentzat erakargarri izateko osagai asko dituzte rallyek: naturan jokatzen dira, denetariko maila duten eskalatzaileek parte har dezakete eta haiek aukeratzen dituzte eskalatu nahi dituzten bideak. Hamabi orduan ahalik eta metro gehien eskalatzea da egitekoa. Larunbatean, 66 eskalatzaile elkartu ziren Riglosen, 33 sokaldi, eta Gorka Karapetok eta Ekaitz Maizek osatutakoak irabazi zuen. Zazpi aldiz eskalatu zuten Visera, zazpi bidetatik: 1.820 metro guztira. «Lehenengo aldiz parte hartu genuen, eta dena ematera irten ginen. Txikituta bukatuta genuen, baina gustura egindakoarekin», dio Karapetok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.