Robbie Robertson konpositore eta musikaria hil da

Robertson, 2011n. WARREN TODA / EFE.
2023ko abuztuaren 11
00:00
Entzun
MUSIKA. Robbie Robertson konpositore, gitarrista eta abeslari kanadarra rockaren gailurrera iritsi zen 1960ko eta 1970eko hamarkadetan, The Band taldearekin. The Weight eta The Night They Drove Old Dixie Down kantek arrakasta handia izan zuten, eta taldeak Bob Dylanekin kolaboratu izan zuen garai hartan, baita Woodsotck jaialdian jo ere. Bandak 1976an eman zuen bere azken kontzertua, San Frantziskon (AEB), eta Martin Scorsese zinemagileak The Last Waltz dokumentalean jaso zuen (1978).

Ordutik aurrera, Robertson konpositore aritu zen batez ere, eta harreman estua izan zuen Scorseserekin. Hark zuzendutako Raging Bull (1980), Gangs of New York (2002), The Wolf of Wall Street (2013) eta The Irishman (2019) filmen musikan parte hartu zuen, besteak beste, baita aurten estreinatzekoa den Killers of the Flower Moon-en ere. Los Angelesen hil da, 80 urterekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.