Badira rock musikaren itzalean euren txokoa topatu duten taldeak. Salmenta zerrenden gailurrera iritsi ez badira ere, belaunaldi bateko musikariengan eragin nabaria izan duten soinuak sortzeko gai izan diren autoreak. Pixies talde estatubatuarra dugu horren adibide, rock alternatiboaren unibertsoan berebiziko garrantzia duen Bostongo laukotea. Houston Party erakundeak sortutako We Used to Play egitasmoari esker, Pixiesen Trompe le monde diskoko abestiak entzun ahalko dira Euskal Herrian: gaur bertan, Bilboko Kafe Antzokian (22:00), eta hilaren 29an, Donostiako Le Bukowski aretoan.
Pixies taldeari omenaldia egiteko, Micah P. Hinson indie abeslariak (Memphis, 1981), Espainiako Tachenko taldearekin bat egingo du agertokian. Bostongo laukoteareki dioten miresmena kutsatzeko erronkaren zailtasuna nabarmendu dute musikari guztiek, eta Hinsonek adierazi du hori ongi egiteko giltza «arima Pixiesi saltzea» dela. Baina ez dira maitasun hori adierazten bakarrak izan. Kurt Cobain grunge musikaren deabruak berak argi utzi zuen 80ko hamarkadan: «Talde horretan egon nahiko nuke».
Ekitaldia borobiltzeko, Getxoko Tom Boyle taldeak bertsio sorta aparta prestatu du, eta Galaxie 500 taldearen abestiak berreskuratuko ditu.
MICAH P. HINSON & TACHENKO
Non. Bilboko Kafe Antzokia
Noiz. 21:30
Prezioa. 16€/20€
Rock alternatiboaren poetika
Pixies rock taldearen 'Trompe le monde' diskoa bertsionatuko dute Micah P. Hinsonek eta Tachenko taldeak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu