Rock doinuek bizirik diraute

Barakaldoko Pop-Rock lehiaketako finalerdira iritsi diren azken lau taldeek kontzertua egingo dute gaur

Ero talde bizkaitarra da finalerdira iritsitako lau taldeetako bat. BERRIA.
Donostia
2011ko abenduaren 4a
00:00
Entzun
Euskal Herriko pop-rock taldeak ganoraz daude, indar eta gogoz beterik, nahiz eta ekonomiak aro txarra bizi. Hala adierazten du behintzat Barakaldoko Pop Rock lehiaketan izan den partaidetza altuak. Antolatzaileak pozik agertu dira ekimenak izandako hedapen eta arrakastarekin.

Euskal Herriko eta Espainiako 143 talde aurkeztu ziren lehiaketara, eta horietako 12 iritsi dira finalerdietara, gehienak, Euskal Herrikoak. Brigada Improductiva (Nafarroa), Dabelyu (Bizkaia), Dr. Maha's Miracle Tonic (Bizkaia), El Lobo De Armañón (Bizkaia), Ero (Bizkaia), Eureka (Madrid), Helsinki (Valentzia), Mind The Gap (Bizkaia), Plou Com Mai (Tarragona), Quaoar (Bizkaia), Rockalkohol (Bizkaia) eta Último Día (Bizkaia) dira sailkatutako taldeak.

Finalerdien baitan talde guztien kontzertuak antolatu dituzte Barakaldon, asteburuan zehar. Azkeneko kontzertua gaur egingo dute, Gurutzetako kultur etxean, 19:00etatik aurrera. Bertan doan joko dute Helsinki talde valentziarrak, Ero Euskal Herriko metal taldeak, folk-western swing estiloko Dr. Maha's Miracle Tonic taldeak eta Rockalkohol taldeak. Puntuaziorik altuena jasotzen dutenak datorren abenduaren 18an Rock Star Live aretoan egingo den finalera pasako dira.

BARAKALDO POP-ROCK LEHIAKETA. FINALERDIA.

Noiz. Gaur, 19:00etan.

Non. Barakaldon, Gurutzetako kultur etxean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.