Beste urte batez, iritsi da Rockaldia Barakaldora (Bizkaia), Rockstar Live aretora, hain zuzen. Bost taldek kontzertua emango dute gaur, 19:30ean: Los Suaves,Fiend, Autostereo, Celsius eta Vhaldemar izango dira gonbidatuak.
Yosi eta Charly Dominguez anaiek 70eko hamarkadaren amaieran sortu zuten Los Suaves taldea; egun, beste hiru kide dituzte lagun taula gainean. Hiru hamarkada daramatzate talde modura, eta, hori ospatzeko, 29 años, 9 meses y 1 dia abesti bilduma aurkezteko biran dabiltza kontzertutik kontzertura.
Fiend taldea izango da agertokira igotzen lehena. 2003an hasi zuen ibilbidea taldeak, eta thrash metala jorratzen du. Autostereok ere Barakaldon egingo du geldialdia, Esperanza Tour 2010 birako kontzertua emateko. Iaz kaleratu zuten lehen lana —Esperanza llamada guerra—, eta askotariko doinuak nahastu zituzten diskoan: pop-a, funka eta metala.
21:00 aldera, Celsius taldearen txanda izango da. Rock melodikoa jorratzen dute, eta 2007an kaleratu zuten Alas lehen bilduma. Ondoren, Barakaldoko Vhaldemar taldeak joko du. 90eko hamarkadan Pedro Monjek eta Carlos Escuderok sortutako taldea da.
LOS SUAVES, FIEND, AUTOSTEREO, CELSIUSETA VHALDEMAR
Noiz. Gaur, 19:30ean.
Non. Barakaldon (Bizkaia), Rockstar Live aretoan.
Rock festari amaiera leuna
Barakaldon joko dute Los Suaves, Fiend, Autostereo, Celsius eta Vhaldemar taldeek, gaur, 19:30ean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu