Rock gogorra, Gabonetan opari

All Became Dust, Yaw, The Stephen Attack eta Tetric Paradise taldeak Donostian izango dira gaur, 19:45ean

Yaw taldeak Donostian joko du gaur, Doka kafe antzokian. BERRIA.
Maite Alustiza.
2010eko abenduaren 29a
00:00
Entzun
Hard Rock & Metal X-Mas jaialdiak lau musika talde ekarriko ditu gaur Donostiara, Doka kafe antzokira. 19:45etik aurrera,All Became Dust, The Stephen Attack, Tetric Paradise eta Yawtaldeek kontzertua eskainiko dute.

Donostiatik bertatik dator All Became Dust. Metal alternatiboa jorratzen dute, eta hainbat talderen eragina nabari da euren abesti bilduman; Prway Drive eta Underoathena, adibidez. Yaw taldea ere Donostian sortu zen, 2006. urtean. Izena Yaw Acheampong Realeko jokalaria izandakoaren omenez jarri zioten, eta nu metal izenekoa lantzen dute, hau da, grungearen, funkaren, raparen eta metalaren arteko nahasketa.

The Stephen Attack ere Euskal Herrian sortu zen; Bilbon, hain zuzen. Rock gogorra eta metal doinuak aurki daitezke euren abestietan; Alexisonfire, Story of the Year eta Four Year Strong taldeen eragina jaso dute. Ampuerotik (Kantabria, Espainia) dator Tetric Paradise. 2008. urtean hasi zuten euren ibilbidea, gazte zirela, orain 16 eta 18 urte besterik ez baitituzte. Rock alternatiboa eta hardcore melodikoa nahasten dituzte euren kantetan. Klima aldaketa eta genero indarkeria dira jorratzen dituzten gaietako batzuk.

ALL BECAME DUST, YAW, THE STEPHEN ATTACKETA TETRIC PARADISE

Noiz. Gaur, 19:45ean.

Non. Donostian, Doka kafe antzokian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.