Komunikazioa

Rosa Diez Urrestarazuk utzi egin du Kultura kabinete buruaren kargua

Donostiako kazetaria Euskadi Irratiko zuzendari eta ETB1eko eduki zuzendaria izan da azken bi urteetan

Erredakzioa
Donostia
2011ko irailaren 16a
00:00
Entzun
Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko kabinete zuzendari etakomunikabideetako zuzendari Rosa Diez Urrestarazuk dimisioa aurkeztu du. Kargu horretanhiru hilabete baino ez ditu egin, joan den ekainean izendatu baitzuten kabinete zuzendari. Donostiako kazetariak Blanca Urgell sailburuaren ondoan egin du lan hilabeteotan.

Diez Urrestarazu Euskadi Irratiko zuzendari izendatu zuen EITBko zuzendaritzak 2009. urteko udan. Iazko udazkenean, berriz, ETB1eko eduki zuzendariaren kargua sortu zuten, eta Urrestarazu hautatu zuten zeregin horretarako.

Praktikan, aurtengo urtarrilean hartu zuen ETB1eko edukien ardura Diez Urrestarazuk. Baina oso denbora gutxi izan zuen euskarazko katean aldaketak egiteko, bost hilabeteren ostean Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailean lan egiteko deia jaso baitzuen. Aldaketa horren ondotik, ETB1eko eduki zuzendariaren kargua kendu egin zuten, eta Alberto Suriok hartu zuen bere gain ETBko euskarazko edukiak zaintzeko ardura.

Diez Urrestarazuk lanpostu finkoa dauka Euskal Telebistako albistegietan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.