Tradizio handia du Donostian Kontxako lehen igandearen bezperako Sagardo Egunak. Larunbatekoak badu berrikuntza bat: uzta berriko lehenengo muztioa zenbait idi parek tiratako karreto barriketan eramango dute Zurriola pasealekutik eta Loiola kaletik Konstituzio plazara. Han jarriko dute 40 sagardotegik beren mahaia.
Sagardo Eguna 11:00etan hasiko da, baso salmenta eta dastatzearekin, eta ordu horretan eramango dituzte plazara karreto-barrikak. Kirikoteak egingo die ongietorri plazan, 12:15ean, eta argazki ofiziala aterako diete sagardogile, gonbidatu eta omenduekin. Aurten, bertsolaritza eta bertsolariak omenduko ditu Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak.
Sagardo Eguna larunbatean, estropaden atariko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu