Sagardo Mahaia elkartea osatzen duten hamalau sagardotegiek euren kalitate zigilu berria plazaratuko dute datorren ostegunean, Hernaniko Zelaia sagardotegian. 2010eko euren sagardo produkzioa izen berri horren pean merkaturatuko dute. Izenarekin batera Sagardo Mahaiko baldintzapean ekoitzitako sagardoa dela adierazten duen logoa ere erakutsiko dute, BERRIAk jakin ahal izan duenez. Botilak izango dira begien bistan goizean prentsarentzat deituko duten agerraldian. Arratsaldean, berriz, festa txiki bat egingo dute 200 bat gonbidaturekin, Zelaia sagardotegian bertan. Afaria kalitate zigilu berripean ekoitzitako sagardoa dastatzeko abagunea izango da.
Kalitate zigiluari atxiki zaizkion sagardotegien upeletan—batean behinik behin, sagardotegi bakoitzean— logoa bere zigiluarekin azalduko da. Gipuzkoako sagardotegi hauek dira logo berria izango dutenak: Alorrene, Gartziategi, Gurutzeta, Mina eta Zapiain (Astigarraga); Altzueta, Olaizola eta Zelaia (Hernani); Barkaiztegi (Martutene, Donostia), Begiristain (Ikaztegieta), Egiluze (Errenteria), Gaztañaga (Andoain), Isastegi (Aldaba Txiki) eta Sarasola (Asteasu).
Sagardo Mahaia elkarteko zigilu berria plazaratuko dute gaur zortzi
Martxoaren 3an, Hernaniko Zelaia sagardotegian erakutsiko dute estreinakoz logoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu