Sagarra ardatz duten errezeten lehiaketa
EZKIO-ITSASO. Sagardo Astearen harira, sagar edo sagardoarekin egindako errezeten lehiaketa antolatu du Igartubeiti baserri museoak. Irailaren 17tik urriaren 17ra bitartean izango da lehiaketa. 2010eko eta 2011ko lehiaketetatik ateratako errezeta liburutik errezeta bat aukeratu, egin eta argazkia bidali beharko dute [email protected] helbidera. Sari ugari zozkatuko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu