Ezarian. Sagardoaren zigiluak

Sagarra, indartze bidean

Sektoreak eginiko hausnarketa sakonak fruituak eman ditu, eta bi marka sortu berri dira denbora tarte gutxian. Bakoitzak bere aldetik, euskal sagarra indartu nahi dute.

Kalitatezko bi zigilu atera berri dira merkatura. JUAN CARLOS RUIZ/ ARGAZKI PRESS.
Adrian Garcia.
2011ko martxoaren 26a
00:00
Entzun
Sagardogintza sektoreak indar handia du Euskal Herrian. 14 milioi litro inguru ekoizten dituzte euskal sagardogileek urtean. Merkatu finkoa badu euskal sagardoak, eta sagardotik ez ezik, ostalaritzatik ere bizi dira sagardogile ugari txotx garaian.

Euskal sagarraren egoera, tamalez, ez dago sagardoaren mailan. Salbuespenak salbuespen, urteetan sagastien egoera ez da zaindu, eta, ondorioz, egun ez dago Euskal Herrian sagardo ekoizpenari aurre egiteko adina sagar. Baserritarrek ez dute behar adinako errentagarritasunik ikusi sagardorako sagarrean.

Egoerari aurre egiteko, sektoreak hausnarketa sakon bati ekin zion, egoera irauli eta etorkizunean sagar bila kanpora jo behar ez izateko. Sagardo Mahaia osatu zuten sagardo ekoizpen handieneko sagardogileek, egoera hobetze aldera hartu beharreko neurriak eztabaidatzeko.

Bidea ez da xamurra izan. Sektorea indartzeko hartu beharreko erabakien gainean ez da adostasunik lortu, eta sagardo ekoizleen artean banaketa gertatu da. Kalitatezko bermea eskaintzen duen bi zigiluren pean merkaturatuko da aurki euskal sagardoa. Bata publikoa da, eusko labela; bestea pribatua, Gorenak marka. Bi aldeetako sagardogileek asmo eta helburu berdinak aipatzen dituzte: bertako sagarra indartu eta balio erantsia eman euskal sagardoari. Ados daude ere produktuaren garestitzea ekarriko duela kalitate bermeak, derrigorrezkoabaserritarrentzat errentagarriagoa suerta dadin kalitatezko sagarrak landatzea. Helmugara iristeko, ordea, bide desberdinak hautatu dituzte, sektorea ulertzeko filosofia desberdinak direla medio.

Kontutan hartzekoa da ere kopuru aldetik sagardotegi gehienak bi ekimenetik kanpo geratu direla. Hortaz, baste talde bat bereizi behar da: bide propioa jorratu duten sagardogileena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.